Oharra: F-droid-ek root baimena behar du 'Baimendun luzapena' sistemako aplikazio pribatu gisa instalatzeko.

https://f-droid.org/packages/org.fdroid.fdroid sistemako baimenak erabili ditzake aplikazioak instalatu, eguneratu eta kentzeko. Baimen hauek eskuratzeko modu bakarra sistemako aplikazio bihurtzea da.

Horretarako dago 'Baimendun luzapena' - Aparteko aplikazioa izanik askoz txikiagoa da, sistemako aplikazio gisa instalatu daiteke eta aplikazio nagusiarekin AIDL IPC bidez komunikatu.

Honek hainbat abantaila ditu:

* Sistemako partizioan leku gutxiago erabiliko da
 * Sistemaren eguneraketek ez dute F-Droid ezabatuko
 * Root bidez sisteman instalatzea seguruagoa da

Konpilazio honen ordez, erabiltzaile gehienek https://f-droid.org/packages/org.fdroid.fdroid.privileged.ota deitzen den "Over-The-Air" (OTA) eguneraketa ZIP fitxategia instalatu nahiko dute. Hau 'Baimendun luzapena' eguneratzeko dago, behin OTA ZIP horren bidez instalatu eta gero.
